XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizaren aberastasuna

Done Petrik, lehenengo Aita Santuak, Jaungoikoaren zerbitzarien zerbitzari legez definitu zuen bere burua.

1480. urtean, gutxi gorabehera, Sixtok bere erretratu bat pintatzeko eskatu zion Melozzo da Forli artistari.

Obra hau gure eskuetara heldu da eta, beraren bitartez, haren garaikideek nola ikusten zuten barrunta dezakegu: ez du zerbitzari xumearen antzik bat ere; aitzitik, bere buruaz seguru dagoen agintari boteretsu eta jakintsua ematen du, errealitatean zen bezalakoxea.

Erretratu honetan Sixto indartsu eta ondo elikatuta agertzen da, zetazko jantziak ditu eta besaulki eroso batetan dago jezarrita.

Bere aurrean lobak daude; haietariko bik mantu aberatsa eta urrezko bitxi astunak janzten dituzte, eta hirugarrenak kardinalearen mantua.

Sixtoren oinetan belaunikaturik, Platina bibliotekaria dago.

Sixto ikusten dugun aretoa marmol dotoreez estalita dago eta sabaia urrez dago apainduta.

Sixto eta Berpizkundeko gainerako Aita Santuak printzeen antzera bizi ziren: aberatsak, boteretsuak, handinahiak ziren eta beti egoten ziren euren senideak laguntzeko prest, gero eta postu prestigiotsu eta errentagarriagoak bete zitzaten.

Armada iraunkorrak defendatutako lurralde zabala meneratzen zuten eta merkatal erizpideekin administratzen zituzten euren ondasunak.

Baina nola justifika zitekeen guzti hau?

Zalantzarik gabe, Nikolas Vak Aita Santu askoren izenean hitz egin zuen, aberastasunak eta arranditasunak kristau xumeak errotik hunkitzen zituztela eta haien fedea sendotzen zutela esan zuenean.